Auzotar hori:

Carlos Totorika naiz, Ermuko alkatea eta hurrengo udal hauteskundeetarako hautagai sozialista. Herri honetan jaio nintzen, ekonomialaria naiz, ezkonduta nago, bi alaba ditut, eta ondorengo lerroen bidez eskatu nahi dizut lagun diezadazun herribildua eraldatzean jarraitzeko.

Ondo ezagutzen dut herria eta, zenbait gauza egiteke baditugu ere, harro nago denon artean zer lortu dugun ikusita. Poliki-poliki Ermua Ermua aldatu dugu hirigintza, ekonomia eta gizarte arloei dagokionez. Eta, batez ere azken urteotan, pertsonok eta lan arloan dituzuen beharrak jarri ditugu gure politiken erdigunean.

Herria eraldatzeko egin dugu lan, eta horri esker, esaterako, burdinola zaharrak bizilagunek bizi eta gozatzeko eremu bihurtu ditugu, eta parkeak, etxebizitza babestuak, aparkalekuak, kirol eremuak eta beste ekipamendu batzuk jarri ditugu.

Kudeaketa serio eta arduratsuari esker izan da, eta ekonomia eta finantza-krisi egoera badugu ere, lortu egin dugu zerbitzu publikoekin jarraitzea eta ahalegin handienak egitea udalerrikoen kezka nagusienei erantzuteko. Kezka horiek ondokoak dira, herritarren parte hartzerako ireki ditugun prozesuetan azaldu diguzuenaren arabera: lana, gizarte-gaiak eta gardentasuna..

Baina aurrera jarraitzeko unea dugu, eta jakin badakit elkarrekin gauza gehiago eta hobeto egiteko gai izango garela. Hori dela eta, datozen egunotan elkarrizketa zintzoa izan nahi nuke zurekin, gure beharrei ahalik eta konponbide hobeak topatzearren eta elkarrekin gure herribilduaren geroa eraikitzen jarraitzearren.

Hortaz, Ermurako proiektu onena egiteko, entzun nahi dizut, zer iritzi duzun jakin nahi dut, eta zure proposamenak, iradokizunak eta ideiak jaso nahi ditut horiek guztiak gure programan sartzearren. Axola zaizkizun gauzek udalean egiten dugun lanaren oinarri izan behar dutelako, eta datozen lau urtean horietan egin nahi dudalako lan.

Zu zara taldearen parte. Ermua, zu zeu zara.

PSE-EE/PSOEren logotipoaCarlos Totorika
Ermuko Alkatea